2. Ardatza · Durango FRESKATU
Iturria: Energiaren eta Klimaren Durangoko Tokiko Plana (2022) · Proiekzioa: RCP4.5 eszenategia
Hiriguneko hormigoi eta asfalto azalerek tenperatura 3–4°C igotzen dute. Kolektibo zaurgarrienek — adinekoak, haurrak, gaixoak — ondorio larrienak jasaten dituzte. Ia bikoiztu egingo dira bero-boladak. Iturria: Durangoko Klima Plana (2022).
FRESKATU ardatzak hirigunea bizigarriagoa, seguruagoa eta freskagarriagoa egitea du helburu: babesleku klimatikoak, espazio publiko egokituak, ibaiak herritarrentzat eta protokolo aktiboak bero-bolada egunetan.
Lehen urteetan hasiko direnak · 2027–2028
Udal eraikin publikoak (liburutegia, kultur etxeak, kirol instalazioak, frontoiak) babesleku klimatiko ofizial gisa izendatu eta seinaleztatuko ditugu. Bero-alerta egunetan protokoloa aktibatu: irekita, doan eta kolektibo zaurgarrientzat egokituta.
Bero-alerta egunetan Tabira eta Landako igerilekuak doakoak izango dira kolektibo zaurgarrientzat: adinekoak, haurrak eta errenta baxuko familiak. Protokoloa eta finantzaketa udal aurrekontutik.
Ibaizabal eta Mañaria ibaiertzetan garbiketa sistematikoa, sarbide seguruak eta seinale argiak jarriko ditugu erabilera sozialerako. Uda baino lehen egingo da urtero.
Inbertsio handiagoa · 2028–2031
Durangoko ikastetxeen patioak eta kanpo-espazioak egokituko ditugu: itzalpeak, gerizpe-zuhaitzak eta ur-jolasguneak. Espazio seguruak eta erabilgarriak udako tenperatura altuetan ere, haurrentzat eta komunitatearentzat.
Hirigunean kanpoko gune freskagarriak diseinatuko ditugu: ur-jolasguneak, iturriak eta itzalpeko eserlekuak. Sare Berdearekin integratuta, herritarrei eguneroko freskagarritasuna bermatzeko.
Ibaizabal eta Mañaria ibaiertzetan sarbide eta egonaldi-gune seguruak sortuko ditugu: ibilbideak, egoteko espazioak eta naturarekin kontaktua. URArekin koordinatuta.