Trantsizio Ekosozialerako Plana · 2027–2031
Durango klima-larrialdiaren
ondorioak jasaten ari da:
bero-boladak uholde-arriskua berdegune eskasia airearen kalitatea
Erronka horiei erantzuteko, Trantsizio Ekosozialerako plan integral bat landu dugu, datuetan oinarritua eta 2027–2031 legegintzaldirako egokitua.
BERDETU
FRESKATU
ARNASTU
Durango BERDETU
Durangok biztanleko 8 m² berdegune ditu, nazioarteko gomendioak gomendatzen duen 15 m²-ren erdia baino gutxiago. Gainera, udal baso gehienak pinu monolaborantzek osatzen dituzte, biodibertsitate urrikoak eta klima-aldaketaren aurrean zaurgarriak. Hiriaren sare berdea eraikitzeak esan nahi du CO₂ gehiago xurgatu, uholde eta bero-boladei hobeto erantzun, eta herritarrei eguneroko bizitza osasungarriagoa eskaintzea.
Neurriak ikusiDurango FRESKATU
Klima-aldaketaren arabera, Durangoko tenperaturak 2°C baino gehiago igoko dira mende erdialdean, eta bero-boladak gero eta luzeagoak eta ohikoagoak izango dira. Hormigoizko azalerek dagoeneko udako tenperatura 3–4°C igotzen dute hirigunean. Espazio publikoa bizigarriagoa, itzaltsuagoa eta erresilienteagoa egitea ez da luxu bat: osasun kontua da, bereziki adineko, haur eta kolektibo zaurgarrientzat.
Neurriak ikusi
Durango ARNASTU
Garraioa Durangoko BEG isurien iturri nagusia da, totalaren %60 baino gehiago. Joerari jarraitzen bazaio, 2030ean ia %70era iritsiko da. Mugitzeko modua, energia kontsumitzeko era eta zer erosten dugun aldatzeak eragin handiena du Durangoko karbono-aztarnan. Horregatik, ardatz honetan dago eraldaketa sakonena: bidegorri sarea, garraio publikoa, energia berriztagarriak eta tokiko zirkuituak.
Neurriak ikusi